Euskarazko irakurle talde bat sortu dute Etxalekun

Amezti.eus 2019ko eka. 13a, 12:08

Irailean hasteko asmoa dute eta dagoeneko lehenbiziko liburua aukeratu dute: Filipe Bidarten Bakartasunaz bi hitz, 120 orrikoa eta ulerterraza. Idoia Astizek azaldu dizkigu nondik norakoak.

Sagrario Aleman dinamizatzaile gisa tartean, udan liburua irakurtzeko astia izateko larunbatean egin zuten lehenbiziko bilera, eta bertan aukeratu zuten testua. Filipe Bidartek isolamenduan egin zituen 25 hilabeteetan idatzitako Bakartasunaz bi hitz. Txalapartak editatua, ulerterraza da, taldearen helburua euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzea baita. Momentuz 6 bat lagunek osatzen dute, eta hilabete terdian behin biltzeko asmoa dute, irailetik hasita.