Gaztain eskorta seinalizatuko dute Etxalekun

Amezti.eus 2019ko eka. 12a, 10:28

Juanjo Zubieta Larraungo Ondare Kultur Elkarteko kidea elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero irratsaioaren lehen zatian. Etxalekuko gaztain eskortaren inguruan hitz egin digu, eskorta eraberritu baitute eta bidea seinalizatuko dute orain elkarteko kideek. Iturraskari gizarte proiektuko monitore ere bada Zubieta: ibilbidearen garbiketa lanetan aritu dira proiektu horretako partaideak ere.