Juan Aleman, Etxalekuko historiaren inguruan

Amezti.eus 2019ko mai. 28a, 12:40

Etxalekun duela 300 urte nola bizi ziren ezagutzeko etxez- etxeko ibilbidea egin zuten larunbatean. Juan Alemanek gidatu zuen eta berak eman dizkigu xehetasunak Egun Eron.

Nafarroako Artxibo Historikoan aztertutako dokumentuetan ikasitakoa azaldu zuen Juan Alemanek larunbat goizean Etxalekun. Besteak beste, etxeen istoria, gizartea nola funtzionatzen zuen, karrikak eta eraikinak nola aldatu diren ezagutu ahal izan zuten parte hartu zuten 25 bizilagunek.