Udaberriko auzolana antolatu du Oskotzen Etxaldeko Emakumeak sareak

Martixene Bordan eginen dute auzolana agroekofeminista ekainaren 15ean. 30 emakume inguru biltzen da Etxaldeko Emakumeen auzolanetan. Maritxu Arroyo taldeko kideak azaldu digu Egun Eron zer eginen duten.

Aurreko topaketa batean ezagutu zituen Oskozko Martixeneko Bordako Meghanek, eta bere etxera gonbiatu zituen proiektua ezagutu zezaten. Horrela, aurtengo udaberriko auzolana Oskotzen egitea erabaki dute Etxaldeko Emakumeek. Ekainaren 15ean izanen da, larunbatarekin, eta 9a arte zabalik da izena emateko epea.