Telefonoa badugu, baina internet neketan. Telefono posteak hor dira zutik, baina nonahi ageri dira lur kontratik ustelduxeak. Horrela noiz artio iraunen dute?
Ustelduxeak ez eze, Etxalekun, Altxurko dermioan, horra zer ikusi dugun, lurrean; erabat usteldu eta lurrean bi poste eta ia 200 metroko luzeran kableak lurrean edo bi metro baino beherago. Eta aspaldian horrela, eguna joan eta eguna etorri, baina konpontzen ez. Astea joan eta astea etorri. Hilabeteak daramatzate. Soro horietan belarra ere hasi da handitzen. Noiz artio eduki behar digu horrela Telefonicak? Nekazariok ez al dugu errespetu gehiago merezi? Kalte ordainak pagatzeko prest al dira?
Eta kontutan har postez poste jartzen duten sirga horrek ematen duen bermea ez dela hutsezina hautsezina ere ez baita.
Eta norbaitek lurrean edo lurretik oso hurbil diren kable horiekin min hartzen badu? Hori izanen da okerrena. Non dago ardura?