Adineko jendearendako tailerra Itsasonean

Amezti.eus 2019ko mar. 21a, 11:47

Adineko jendearendako tailerra izango da bihar Itsasoneako ganbaran. Arantxa Ordoñezen eskutik, talde dinamiken bitartez gorputza eta burua lantzeko ariketak osatuko dute. Berarekin hitz egin dugu gehiago jakiteko.

Arantxa Ordoñez Atarrabiako jubilotekaren arduraduna da eta bertako klaseetan eten bat egin du Esan Erranekin hitz egiteko. Burua eta gorputza lantzeko ariketen garrantziaz aritu gara EgunEro saioan, baita harreman pertsonalak 'zahartzaroan' ere lantzeak ongizatean duen eraginari buruz. Itsasonean eskainiko du bere saioa bihar, ostiralean, arratsaldeko 17:00etan. Izena emateko 609 20 78 61 telefonoan.

Erlazionatuak