Artisautza eta ekimen ugariko ikastaroak Muskitzen, otsailetik ekainera

Amezti.eus 2019ko ots. 21a, 19:45

Bihar, otsailaren 22an, aurkeztuko da jarduera zikloa Muskizko Itsasonean, arratsaldeko 19:30ean. Ikastaroak asteburuoro izango dira hurrengo honetan hasita, ekainerarte; eta helburuak ugariak dira, ongizatea eta sormena sustatu, landa ekonomia eta inguruko jarduerak ezagutaraztera ematen diren bitartean, besteak beste.

Itsasonea zaharberritu zenean ganbaran tailerrak jarri zituzten erabilgarri. Horiek hutsik zeudela ikusita, bi urtez Imotzen daraman Idoia Jusue Martiarenak jarduera zikloa jarri du martxan larunbatetik ekainera bitarte. Asteburuero 5 ikastaro eskainiko dira, mota askotarikoak, eta helduendako, haurrendako eta 65 urtetik gorako pertsonendako zuzenduak.

Asko artisautzarekin lotuta daude: asteburu honetan, esate baterako, Aizarotzen bizi diren Adriana Ojerek eta Alain Floresek artilezko feltroa nola landu irakatsiko dute. Haurrendako igandean, eta orokorrean larunbatean. Bertan artilezko belakia xaboiarekin nola egin ikasiko dute.

Baita osasuna eta ongizatearekin zerikusia dutenak ere bai: larunbatean umeendako gorputza eta sormena lantzeko ikastaroa izango da arratsaldean.

Gainera, landa emakumeak elkartzeko gune bat sortu nahi da. Horretarako, 5 saioko tailerra hasiko da igande goizean. Bertan saretze eta talde prozesuetarako tresnak landuko dira.

Izan ere, helburuak ugariak dira: Itsasoneako ganbara herritarrek erabiltzeko aukera ematea, bertako eta hurbileko beste landa eremuetako jendeak beren jarduerak ezagutarazteko, eta, aldi berean, ongizatea eta sormena sustatzea landa ekonomia bultzatzen den bitartean.

Gehiago jakiteko aurkezpena eta pintxo-potea egingo dute bihar ostirala, otsailaren 22an, Itsasonean

Izena emateko: 622 208 410 zenbakian telefonoz edo whatsappez edo emailez itsasoneakoganbara@gmail.com.