Paleta goma eta frontenis txapelketak Gartzaronen

Amezti.eus 2019ko ots. 2a, 18:44

Hurrengo ostiralean, otsailaren 8an, hasiko dira partiduak eta martxoaren 23an izango da finala. 20 bikote inguruk eman dute izena. Hemen egutegia ikusgai.

Paleta goma eta frontenis txapelketa izango da Latasan otsailaren 8tik martxoaren 23 bitarte. Lehen maila, bigarren maila, paleta goma exibizioa eta frontenisean sailkatu dituzte partida guztiak, eta 20 bikote inguru arituko da. Hemen ikusi dezakezue izena eman duten bikoteak eta egutegia.

Martxoaren 15, 16 eta 17an finalaurrekoak eta martxoaren 23an finala izango dira. Ondoren sari banaketa eta afaria.