Paleta goma eta frontenis txapelketa, Latasan

Amezti.eus 2019ko urt. 7a, 12:42

Urtarrilaren 26a arte eman daiteke izena txapelketan parte hartzeko. Paleta goman emakumeendako maila batean eta gizonentzako bi mailatan ematen ahal da izena. Frontenis maila bakarra izango da emakumeendako.

Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak ez da egoten, urte berriarekin, eta Gartzarongo pilota goxuko txapelketa bukatu berria, paleta goma eta frontenis txapelketa antolatu dute oraingoan. Urtarrilaren 26a arte ematen ahal da izena, gizonendako paleta gomako bi mailatan, eta emakumeendako frontenis maila batean eta paleta gomako bestean.