Euskal kantu zaharren bazkaria egin zuten Etxalekun

Txurdan 2018ko abe. 19a, 10:34

Azken larunbatean euskal kantu bazkaria antolatu zuen udalak, herriko ostatuan.

Unai Otegi, flautista, Erbiti neska kantaria eta beste bi gitarra jotzaileen inguruan jende mordoska bildu zen, 27-30 bat lagun, bazkaldu eta kantuan aritzeko.

Bazkalondorena oso luze joan zen atsaldeko zortziak bai baitziren dena bukatzerako. Euskal kantu zahar eta berri, denetarik izan zen. Eta azkenean, soinujotzaileek animatuta dantzaren bat ere izan zen.

Jendea pozik atera zen, datorren urtean berriz ere antolatzeko gogoz.

Merezi izan du.