Etxalekuko gaztaina ezkorta zaharberritu dute

Amezti.eus 2018ko aza. 2a, 18:06

Juanjo Zubieta, Iturraskarriko arduraduna eta Kultur Ondare Taldekoa, xehetasunak eman zituen inaugurazioan
Urriaren 28an inauguratu zen, egun euritsua izan arren inguruko jendea hurbildu zen ikustera
Gaztaina Ezkorta elurpean, aste honetan izan baitugu udazkeneko lehenengo elurtea
Iturraskarrikoak lanean
Zaharberritu ondoren, orain seinalizazioa jarriko dute bidea errazteko
Iturraskarrikoak ari dira seinalizazioa jartzen

Larraungo Ondare Kultur Taldeak bultzatuta, eta Iturraskarriko proiektuan lan egiten duen taldearen bitartez, zaharberritu dute Etxalekuko gaztaina ezkorta.

Pasa den urriaren 28an inauguratu zuten zaharberritutako gaztaina ezkorta. Borobila da eta 3 metroko diametroa du, harrizko horrelako gaztaina ezkorta gehienak bezala, XVIII eta XIX.mende bitartekoa izan daiteke. Gaztainak zuhaitzatik bota ondoren, bertan gordetzen zituzten, besteak beste, txerriek edo basurdeek jan ez ditzatela.

Etxalekutik 30 minutuko bidea egin behar da ikusteko. Orain, gaztaina ezkorta zaharberritu ondoren, Iturraskarrikoek seinaleak ipini behar dituzte bidea jakitera emateko; baita informazio panel bat. Horretarako posteak jartzen hasi dira dagoeneko.

Ondare Kultur Taldeak berreskuratzen duen bigarrena da, eta deialdia luzatzen dute: beste edozein herritan halakorik balego, taldeari jakinaraztea. Gaztaina ezkortaz gain, garbilekuak, teileriak, trikuharriak eta laster lekuak berreskuratu ditu Larraungo talde honek.

 

*Xehetasun gehiago hurrengo Pulunpen