Cosimoren Katiuskak aurkeztu dute Dani Martirenak eta Ana Ibañezek

Amezti.eus 2018ko urr. 30a, 09:58

Erasoko bizilagunak diren Dani Martirena kazetariaren eta Ana Ibañez ilustratzailearen hirugarren lana da Cosimoren Katiuskak. Aurtengo Etxepare Saria jaso dute, eta dagoeneko eskuratu daiteke liburudendetan. 

Desagertzear dagoen hiriko parkerik txikienean gertatzen da Cosimoren Katiuskak. Parke horretan ikusten dituen pertsonaietatik abiatuta, hirian eta gizartean gertatzen denari buruz hausnartuko da Cosimo. Parkea, banku bat eraikitzeko desagerrarazi nahi dute, baina berak defendatuko du. Hitz polisemikoekin jolastuz, eta Ibañezen marrazki biziek lagunduta, hori da Dani Martirenak eta Ana Ibañezek eskaintzen diguten kontakizuna. Bere hirugarren lana da, eta Etxepare Saria jaso zuen udaberrian. Orain, Pamielak argitaratua, liburudendetan eskuratu dezakegu dagoeneko.

Aurretik Hankaz gora du amak mundua eta Jonek Jone izan nahi du argitaratu zituzten, autoekoitziak biak. Nahiz eta saririk ez zuten jaso, bide luzea egitea lortu zuten. Gara egunkariaren iruzkin onak jaso zituzten, eta Kultura Ministerioaren pean dagoen OEPLI erakundeak euskarazko 20 liburu onenen artean sailkatu zuen Jonek Jone izan nahi du.