Landa eremuko emakumeen hilabetea izanen da urria Imotzen

Amezti.eus 2018ko urr. 15a, 09:38

Urriaren 15ean, datorren astelehenean da nazioarte mailan landa eremuko emakumeen eguna. Data hori probestuz, hilaren bigarren hamabostaldian hainbat ekimen eginen dituzte landa eremuko emakumeen egoeraz eta feminismoaz hausnartzeko.

Jardunaldi nagusia urriaren 27an eginen dute, egun osoko egitarauaz lagunduta, baina beste hainbat hitzordu izanen dira.

Datorren astean izanen dira lehenbiziko hitzorduak, 17an Etxalekun eta 18an Urritzan. Lehenengoan feminismoa landa eremura nola ekarri izanen dute eztabaidagai, Equala-ko Irantzu Perez Molerrek lagunduta. Hurrengo egunean, ostegunean indarkeria izanen dute hizpide, pizza tailer baten bidez, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin harremanetaz eta sexualitateaz solastuz.

Urriaren 30ean, berriz, Erasoko Zaparen bordan "Ongi dagoena eta niri ongi datorkidana" hitzaldia izanen da emakumeendako, hau ere Equalak gidatuta.

Azkenik, urriaren 27an izanen dituzte jardunaldi nagusiak, goizez Imozko udaletxean, Etxalekun. Ekitaldi guztiei amaiera polita emateko tailer parte-hartzailea, mahai-ingurua, bermuta, clown eta beste hainbat kontu izanen dira.

Imozko Udalak antolatu ditu jardunaldiok, Nafarroako Gobernuaren eta Equalaren lguntzarekin.