Gau eta egunez, gelditu gabe, egin behar dituzte Madril eta Lisboara doazen 770 kilometroak. Horretarako, laukoteetan parte hartzen dutenek, Beloki bezala, txandakatu egiten dira. Hirukote, bikote eta bakarka egiteko kategoriak ere badaude. 55 ordu baino gutxiagotan egin behar da bidea, eta hala lortu du imoztarraren taldeak. 100 talde baino gehiagoren artean, 21.ak izan dira meta gurutzatzen. Hemen txapelketaren irudiak.