2018/08/31 - 2018/09/02 17:00

Etxalekuko Pestak

Etxalekuko Pestak
Etxaleku, Imotz

Ekitaldiz beterik datoz Etxalekuko pestak. Txupinazoa, ostiralean 17:00etan izanen da, eta igandera bitarte mota askotariko musika, mus-txapelketa, mozorro kalejira eta tortilla txapelketa, antolatu dira, besteak beste. Zaila da programako gauza bakarra aukeratzea, baina bat nabarmentzearren, larunbatean, herri bazkaria eta gero, Julio Soto eta Uxue Alberdi bertsolariak egonen dira.