Joana Ziganda Olano oskoztarrak Nafarroako Ikastolen Elkartearen JUUL literatura saria jaso du

Amezti.eus 2018ko eka. 8a, 13:51

Joana Ziganda Olano oskoztarrak Nafarroako Ikastolen Elkartearen JUUL literatura saria jaso du

Ni neu galtzeta haur ipuinaren egilea eta Haur Hezkuntzako irakaslea den Joana Ziganda Olano oskoztarra; izan da Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duen hauteskunde literarioetan bozkatuenetariko bat. Haur eta gazteen artean egiten da galdeketa, eta aurten, guztira, 23.000 boto eman dituzte 54 ikastolako ikasleek.  Joana Zigandarekin batera, Olga de Dios, Paddy Rekalde, Ana Jaka, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, Castillo Suarez, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Josu Mitxelena eta Joseba Larratxe ‘josevisky’ izan dira idazle eta ilustratzaile hautatuak. Sari banaketa Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin egiten da, horregatik, 20. edizio hau Altsasun antolatu du Iñigo Aritza Ikastolak. Bertan egon zen, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Kontseilari eta Gobernuko eledun, Maria Solano.

Erlazionatuak