Zertaz bizi zarete Goldaratzen?
Herriko lau etxek herrian bertan dute jarduera ekonomikoa, abeltzaintzarekin lotuta, eta ez dute herritik joan beharrik lan egitera. Eta ostatua ere badugu. gainontzeko etxeetan kanpora joaten dira lanera, izan Iruñera edo gertuagoko herrietara.
Autobideak eta 2,5km-ko mendateak bereizten zaituzte Imozko gainontzeko herrietatik, Larraunekin
lotura ere izan duzue?
Aralar mendikateko azken herria gara, eta beraz, Aralarko jarduera ekonomikora lotuta egon gara beti: ar-
tzaintza, abeltzaintza, basoa... Garai batean, mendiko eta basoko lanek garrantzia handia zutenean lotura handia genuen Oderitz eta Madotzekin. Eta gaur egun ere ehiza kontuek lotzen gaituzte.
Imozko alkate zaren aldetik, zein aldaketa nabarmenduko zenuke azken urteotan?
Nik esatea ere! Orokorrean udal irekiago bat izatea lortu dugula uste dut, eta harreman zuzenagoa dugu
biztanleekin. Eta bestalde, martxan jarri ditugun proiektuak oso garrantzitsuak izan dira. Udaletxearen berritze lanek itxura irekiago bat eman diote, Muskizko Itsasoneak bizitza eman dio herriari, eta bertan bizitzeko gogoa piztu, eta Latasako geltokia kanpokoentzat bailararen eskaparate bat izanen da, beste dimentsio bat emanen dio Imotzi.
Zein ondorio izanen ditu biztanleendako?
Beste elkargune bat izanen da, sinergiak sortuko dituena. Bailarako jarduerak eta produktuak erakusteko
lekua izanen da, eta jarduerei hauspoa emanen die.