kolaborazioa

Kuia errea babarrun hummusarekin, sukaldaritza tartean

Amezti.eus

Igoako Ostatuko Sara Crisostomorekin grabatu dugu ikasturte honetako lehenbiziko sukaldaritza kolaborazioa. Gaurko honetan, labean erretako kuia babarrun zuri hummusarekin prestatzen ikasi dugu. Eta, bide batez, Igoako Ostatuko lagunak agurtzeko ere aprobetxatu dugu tartea, izan ere, azaroaren bukaeran utziko dute Ostatuaren kudeaketa. 

Babarrun zuriekin egindako hummusa plateraren oinarrian zabaldu, eta gainean jarriko ditugu potimarroi kuia zatitxo erreak. Salbia eta gurina gehituko dizkiogu goitik, eta bukatzeko, gazta urdin zatitxoak gainetik zabaldu. 

Errezeta goxo hau prestatzen ikasi nahi baduzue, entzun Crisostomorekin grabatu genuen saioa!