2026/10/30 - 2026/11/01 9:00

Jardunaldia

Gaztaina jardunaldiak eta azoka

Gaztaina jardunaldiak eta azoka
Jauntsarats, Basaburua

Ostiralean, Jauntsaratsen, gaztainadi berreskurapenaren inguruko jardunaldi teknikoak hasiko dira 9:00etan, eta, 16:00etan, Etxalekun berreskuratutako gaztainadi batera bisita eginen da. Aurten antzerkia ere egonen da, larunbatean, Txokolateroren atzean, 12:00etan: Txondor plaza lana. Eta, igandean, azoka, 10:00etatik 14:30ak arte: saskigileak, gaztaina produktuen eta landareen salmenta, txertaketa tailerra, zurezko jolasak eta hainbat eta hainbat ekimen. Gaztainondoaren kulturaren eta jardueraren garrantzia nabarmentzea da ekimenaren helburua.