Emakumezkoekin eta gizonezkoekin erlazionatzeko moduak, zaintza, erantzunkidetasuna eta beste hainbat gai lantzeko aukera izanen dute parte hartzaileek, beti ere maskulinitate ereduak aztertzeko eta jokaera berdinzaleak garatzeko asmoz.
Sei saio izanen dira guztira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Aizarozko Luzia Goñi Kultur Etxean: urriaren 2an, 16an eta 30ean, azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 11n.
Izena esteka honetan eman daiteke irailaren 20a baino lehen.
