Odio el verano filmearen bigarren zatia da, Aventura en caravana azpititulua daramana eta Pasaderak deitu ohi den putzua (Pasarrietan, Ihabengo terminoan) aukeratu dute kokaleku. Hiru egunez grabatu ondoren gaur izanen dira desmunatzeko lanak. Kira Miró aktorea da protagonista eta Maria Pulido zuzendaria.
Grabazio lanetarako talde artistikoa osatzen duten bederatzi pertsonez gain, 50 langile izan dira lanean, talde teknikoan. Pelikulan agertzen diren hiru karabanetaz gain, hainbat kamioi ere eraman dituzte, tartean, zazpi metroko bat. Makillaje eta hile apaindegi lanetarako eta materiala ekartzeko beharrezkoak izan dira. Egun hauetan ere, errepidea moztu behar izan dute tarteka.
Odio el verano. Aventura en caravana, kanarietan grabatu zen lehenengo pelikularen jarraipena da. Orduan, Kira Miró aktorearekin batera, Malena Alterio, Roberto Álamo, Jordi Sánchez, María Botto eta Julián López aritu ziren lanean. Fer García-Ruizek zuzendu zuen lehenengo filme hori. Komedia honetan, akatsez etxe bera erreserbatu duten hiru familia oso ezberdin elkartuko dira. Lehenengo egunetako kaosaren ondoren, elkar ulertu beharko dute eta bigarren filme honetan elkarrekin joanen dira oporretan, karabanetan.