2026/08/30 17:30

Antzerkia

Antzerkia: Agur Peter Pan

Antzerkia: Agur Peter Pan
Jauntsarats, Basaburua

Mariak, irudimen handiko neskatoak, maite ditu aitonak azaltzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak, eta harekin ematen ditu arratsaldeak Peter Pan izatera jolasten. Baina, gau batean, ume galduek Maria eramango dute beren gelatik Sekula Betiko Lurraldera. Eta orduantxe biziko ditu lehen pertsonan abenturak. Piratak, Txilintxo, indioak eta James Matthew BARRIEk idatzi zuen iruditeria bere errealitatearen parte bihurtuko dira. Yarleku konpainiak zuzendua eta Laura Villanueva eta Eva Azpilikueta aktoreekin. Oinak hodeietan Nafarroako arte eszenikoa kalera eraman nahi duen zikloaren barruan kokatzen den ekimena. 

Hizkuntza: Euskara