Eskolako eraikin zaharraren kanpo paretetan eta teilatuan jarriko da inguratzaile termikoa. Teilatuaren kasuan, eraikin berrikoa, Ttikiena haur eskolakoa ere isolatuko da. Helburua, beroa hobe gordetzea da, energia eta gastua aurrezteko. Lanak hasi dira honezkero eta irailaren lehenengo hamar egunetan amaitzea dago aurreikusia, ikasturtearen hasiera ez oztopatzeko. Obrak iraun bitartean, patioa itxita egonen da.
Basaburuko Udalak onartu bezala, 253.000 euroko kostua du (B.E.Z.a kanpo) baina 250.000 euro Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ordainduko du, zuzenketa baten bitartez.