Seigarren urtea da uztailean proba antolatzen denetik eta, aurten, bigarren etapa, eskualdetik pasako da. Basaburuko Udalak zabaldu duen informazioaren arabera:
- Aldaztik Beruetera 11:34 aldera hasiko dira pasatzen.
- Jauntsaratsa iristean ultzamarantz joanen dira.
- Azken txirrindulariak 11:53 aldera pasatzea aurreikusten da.
⚠️ OHARRA: Lasterketa igaro baino lehen, Poliziak trafikoa moztu edo mugatu dezake segurtasunagatik. Kontuz ibili eta jarraitu seinaleak.