Euskarazko udako ludotekak, Ultzaman eta Basaburuan

Amezti.eus 2026ko apirilaren 27a

Euskara Zerbitzuak udako ludotekak antolatu ditu aurten ere, umeei zuenduak. Ultzaman eta Basaburuan izanen dira eta lehenengoetan maiatzaren 11n zabalduko da izena emateko epea. 

Ultzamakoan zabalduko da lehenengo izena emateko epea, maiatzaren 11tik 15era bitartean. 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako ludoteka izanen da eta abuztuko bi astetan izanen da aukera. Lehenengoa, 17tik 21era, eta, bigarrena, abuztuaren 24tik 28ra. Bietan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Larraintzarko Ikastetxe Publikoan. 

Ultzamako udako ludoteka honetan izena emateko esteka hau da, baina gogoratu maiatzaren 11n zabalduko dela horretarako aukera: https://labur.eus/UDAKOLUDOTEKA

Basaburuan ere izanen da Euskara Zerbitzuak antolatutako udako ludoteka. Kasu honetan, 4 eta 10 urte bitartekoei zuzendua eta uztaileko azken astea eta abuztuko lehenean, Oihanzabalgo eskolan. Kasu honetan oraindik denbora gelditzen da izen ematea zabaltzeko, ekainaren 22tik 26ra irekiko baita esteka honetan: https://labur.eus/UDABASABURUA

Edozein zalantza izanez gero Euskara Zerbitzura deitu daiteke 948 30 51 34 (maiatzaren 7tik aurrera goizeko ordutegian). Eta Basaburuko udako ludotekaren kasuan kontuan izan kuoten informazioa, ordaintzeko moduaz eta jardueren ingurukoak ekaina hurbildu bitartean zehaztuko direla.