Administrazioko oposizio-lehiaketetan, lekualdatzeetan eta mailaz igotzeko prozesuetan hautagaiak, batez ere, hizkuntzak jakiteagatik zenbateko puntuazioa atera dezaken zehazten da.
Foru Dekretu hori onartu artio, euskara jakiteagatik ematen zitzaion puntuazioak gora egin beharrean behera egin du. Esan nahi baita, makurretik okerrera.
Udal askotan lehiaketetan %10 erainoko puntuazioa ematen zitzaion lehiaketetan; eta orain %2,1ean gelditu da. Lehen askorik ez, eta orain hutsaren hurrengo.
Euskal jendeoi egin zaigun burla ikaragarria da, beste behin ere.
Hori dela eta, Nafar Gobernuaren aurrean agerraldi bat egin genuen otsailaren 17an.
Merezimenduen Dekretu hori argumentu, makurretik okerrera goazen honetan, Martin Azpirotz etxalekuarrak atera dituen bertsoak dituzu gaurko hauek:
Zaldiko eta astoak
Euskara hizkuntza, hain dotorea,
Munduan badauke xarma.
Saiatzen gera hori mantentzen
Hori da gure afana.
Jarrera ere halaxekoa,
Horretarako azkar lana,
Eskola eta maixuri esker
Eta herritarren auzolana.
Aurrera goaz, ikasleekin,
Eta aurrera da gure plana.
Hau gure izen eta izana,
Baztertuz gure galbana
Urteak pasa egin dire ta
Aldatu da panorama,
Chivite’andreak sartu baitio
Gure euskarari labana.
Zauria ere sakona izanda,
Biotzetan hor malkoa.
Axolkabeak izandu dira
Berriz jarri oztopoa.
Erabakia ez da ona izan,
Egin du atzera saltoa.
Hau zuzentzeko mirari on bat
Apez eta hisopoa.
Borroka hoketan adituak-ta,
Askatuko du zepoa,
Politikan betikoa
Zaldiko eta astoak;
Gure’helburuak jeikiko gaitu
Eta askatu gerrikoa.
Nafar euskerak behar du sua
Eta gu izain gara hauspoak.
Fotografia: Eguraldi argi batean, mendi elurtuen aitzinean, Martin.