elkarrizketa

Itsasoko ihoteak ospatuko dituzte asteburuan

Amezti.eus 2026ko urtarrilaren 15a

Eskualdeko lehenbiziko ihoteak ospatuko dira larunbat eta igande honetan, Itsason (Basaburua). Kepa Mariñelarena Rubiok eman dizkigu xehetasunak. Itsasoko elkartean izanen dira ekimenak. 

Larunbatean herri bazkariarekin hasiko dira ihoteak, 14:00etan, eta mus txapelketarekin emanen diote segida, arratsaldeko 17:00etan. 20:00etan Modestorekin dantzaldia izanen da, 22:00etan herri afaria eta ondoren parranda, goizeko 03:00ak arte Modestorekin, eta hortik aurrera musikarekin. 

Igandean, denak mozorrotuta etxez etxe puska biltzea eginen dute, eta 14:00etan bildutakoarekin bazkaria.