Abenduaren 26an, ostiralarekin, 12:30ean, omenaldia egin diote Basaburuko Ahaztuak eta Aizarozko Kontzejuak, ehun herritar baino gehiagorekin eta Aranoren familiarekin batera. Olaondo karrikako lorategian bere omenean jarri duten oroitarri bat inauguratu dute: "

Miguel Arano Arribillaga (1898-1936)
Miguel Arano Arrbillaga gudariak 38 urte zituen faxismoaren aurka borrokatzen hil zenean. Legutioko batailan larri zauritu zen eta Zornotzako Odol Ospitalean hil zen, zaurien ondorioz. 1936ko abenduaren 22a zen, esan bezala, eta EAJren Itxarkundia batailoiako kidea zen orduan.
Orduan, Gernikako Zallo hilerrian lurperatu zuten, beste gudari batzuekin batera. 1937ko maiatzean faxistek hartu zuten Gernika, baina ez orduan, ezta gerra bukatu zenean ere, 1939an, ez zituzten gudarien gorpuak ukitu. 1947an, ordea, Vicente Rojo alkate frankistak gorpuak hilerritik atera eta zakarrontzira botatzea agindu zuen. Julian Lezarraga hilerriko langileak ez zuen agindua bete eta isilean hezurrak hilerriko lorategi txiki batean lurperatu zituen.
Miguel Arano Arribillaga Aizarotzen jaio zen 1898an. Aita José Arano Mariezkurrena zuen, errotaria, Beuntzako semea (Atetz); eta, ama, Policarpia Arribillaga Goyenaga, Aresoko alaba.
Legutioko batailaren ondoren hil zirenen izenak, "Gipuzkoarren Fosan", Zalloko hilerrian, Gernikan.

