Iberdrolak ohar bidez adierazi duenez, hornidura elektrikoa eten du 8:00etatik 15:00ak arte sarean hobekuntzak egiteko. Baliteke argindarra lehenago itzultzea, baina segurtasunagatik 16:00ak arte aurreikusten dute.
Mozketa Berueten izanen da baina Basaburuko herri gehiagotan sumatu daiteke, internet faltan, adibidez. Eskualdeko irratiak, Esan Erran irratiak, antena Berueten duenez eta honek argindarrik jasoko ez duenez, gaur ez da Egun Ero irratsaiorik izanen eta ez da irrati emisiorik entzunen mozketak iraun bitartean.
Informazioa eguneraturik ikus dezakezue konpainia elektrikoaren webgunean.