Igoako ostatua, Basaburuko pintxo lehiaketan txapeldun

Amezti.eus 2025eko abenduaren 2a

Ostatu denak oso gertu gelditu dira bata bestearekin, baina, Igoakoa izan da garaile azaroaren 22an,23an, 29an eta 30ean izan den Basaburuko pintxo lehiaketan.

Urtero bailarako lau ostatuk parte hartzen dute eta herritarrek, pintxoa eta potea 3 euro eta erdiren truke dastatu dezakete. Haiek dira, herritarrek, bozkatzen dutenak eta bozka horietatik ateratzen da txapelduna. Aurten, Igoako ostatua, horrela gelditu baita puntuazioa:

1 Igoako ostatua: 4,68
2. Orokietako ostatua: 4,36
3. Aizarozko ostatua: 4,30
4. Apeztegiberri: 4,21

Sara Crisostomo eta Bohumil Zacek dira Igoako ostatua kudeatzen dutenak. Martxoan ireki zuten eta hau haien lehenengo pintxo lehiaketa da, beraz. Pintxoa, taco taloa deitu dute, gure taloak eta taco mexikarrak bezala, artoaz egina dagoelako. Taloa behi sahieski gisatuaz eta txerrikiaz bete dute, eta bailarako gazta xehetua ere jarri diote. Gainetik, pipar berdea eta ozpinetako tipul txitikua.

Jaso zuten zizelkatutako egurrezko xafla Iraizozko Ana Urteagak egindakoa da. Crisostomo eta Zacek Donostiatik etorri ziren eta esperientzia badute ostalaritzan. 252. Pulunpen elkarrizketa egin genien.