elkarrizketa

'Txondor plaza' antzezlana prestatzen ari da Txetxu Collado aizaroztarra

Amezti.eus 2025eko azaroaren 12a

Udalbiltzaren Geuretik sortuak beka jaso du Aizarozko Argimalutak konpainiak, eta 'Txondor plaza' zirku eta antzerki ikuskizuna prestatzen ari da Txetxu Collado gidaria. Berriatuan egokitu zaio egonaldia, eta irailean txondorra egin zuten bertan, herritarrekin batera, auzolanean. Antzezlanaren sorkuntza prozesuaz aritu gara berarekin gaurko elkarrizketaren tartean. 

Otsailaren 14an Iruñean eta 21ean Berriatuan aurkeztuko du lan berria Colladok. Kontatu digunez, betidanik izan du txondorgileekiko eta bestelako 'antzinako lanbideekiko' interesa, eta hortik abiatu du bere lehen ekoizpen propioa den antzezlana. 

ARGIA aldizkariko Egonarria saioan Berriatuan izan ziren txondorgileekin, hemen ikus daiteke elkarrizketa.