"Poz handia piztu da herritarren artean Aizarozko Kontzejuaren sorrerarekin"

Amezti.eus 2025ko urr. 6a, 11:00

Urteetako lanaren ondoren, otsailean lortu zuten azkenean Aizarotz Kontzeju gisa izendatzea. Nafarroako joera orokorra kontzejuak desagertzea den bitartean, Basaburuan kontzeju berria osatzea lortu dute. Eneko Iurramendi 'Tinto' da lehendabiziko alkatea, eta elkarrizketa egin genion. 

Idatzia zegoen lehenagotik Foru Dekretuaren zirriborroa, eta bazekiten iritsiko zela momentu batetik bestera. Azkenean, otsailean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta pasa den uztailetik errealitate da Aizarozko Kontzejua.

Eneko Iurramendi 'Tinto' da kontzeju sortu berriko lehendabiziko alkatea, eta berarekin batera ariko dira Bea Fuertes Oña, Gorka Ramirez Cachafeiro, Alejandra Andres, Laia Vigué Llop eta Irantzu Perez Ziaurritz. 

Kontzejua udal hauteskundeetan erabakitzen da normalean, baina Aizarozko Kontzejua legealdi erdian sortu denez, aipatutako taldeak osatuko du batzorde kudeatzeailea.