Ibaitik Itsasora, Palestinaren aldeko martxaren egitarauaren barruan, pankarta tailerra antolatu dute Aizarotzen. Martxa irailaren 10ean hasiko da Tuteran; eta 20an amaituko da Hendaian. Etapa bat Larraintzarren amaituko du, irailaren 15ean, eta bertan ere hainbat ekimen antolatzen ari dira.