Aizarozko kontzejua sortu berri da, orain abuztuan izanen dute beren lehenengo batzarra, eta izanen duten lehenengo lanetako bat, Aizarozko Ostatuaren esleipena izanen da.
Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu dute deialdia honezkero eta bertan zintzilikatu dute baldintzak biltzen dituen dokumentua. Hau ere hemen behean arukituko duzue. Baldintzen artean, hizkuntza eskubideak errespetatzeko asmoz, euskara ezagutza nahikoa eskatuko du kontzejuak.
Aizarozko ostatua kudeatzeko eskariak irailaren 5a bitartean egin daitezke, interesa duenak, eskaria egin dezake Basaburuko Udaletxean.