Eraso matxista bat izan da Basaburuan

Amezti.eus 2025eko abuztuaren 15a

Basaburuko Udalak eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak salatu duenez, emakume bat erasotua izan da basaburuan eta mugimendu feministarekin batera elkarretaratzea deitu dute bihar, abuztuaren 16an, 12:00etan, Jauntsaratsen. 

Ohar batean, indarkeria matxistak "egiturazko izaera duela eta erasoak gizon eta emakumeen arteko botere harremanekin lotura duela" agerian utzi nahi izan dute. 

Instituzio publiko bezala indarkeria matxistaren aurrean jarrera konprometitua izan behar dutela adierazi dute eta herritarreei ere erasoa gaitzesteko deitutako kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu diete. 

Bihar, larunbata, abuztuaren 16an izanen da Basaburuko Udaletxe parean, Jauntsaratsen, 12:00etan.