Pertseidak ikusteko argiteria itzaliko dute Basaburuan

Amezti.eus 2025eko abuztuaren 18a

Urtero ohikoa den moduan, aurten ere abuztua garai onena da pertseidak ikusteko, eta Basaburuko zenbait herritan argiteri publikoa itzaliko dute herritarrak pertseidak ikustera gonbidatzeko. Abuztuaren 18an eta 19an iluntzean itzaliko dituzte argiak. Aizarotzek, Gartzaronek, Igoak eta Itsasok hartuko dute parte ekimenean. 

Pertseiden euria meteoroen euria izaten da, urtero abuztuaren 12an gertatzen dena. 'San Lorenzoren malkoak' izena ere hartzen dute, toki askotan, eta 50 kilometro segundoko abiadura gainditu dezakete. Kometen hondarrak izaten dira pertseidak, hautsez, harriz eta izotz zatiz osatuak. Kometa eguzkitara hurbiltzen denean askatu egiten dira, beroaren ondorioz izotza urtu, eta partikulak abiadura handian sartzen dira atmosferara, izar iheskorrak sortuz. 

Naturaren ikuskizun eder honetaz gozatzera gonbidatu ditu herritarrak Basaburuko Kultura Batzordeak. Horretarako, abuztuaren 18an eta 19an, iluntzean, argiteria publikoa itzaliko dute Aizarotzen, Gartzaronen, Igoan eta Itsason.