Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketa, ostiralean, Jauntsaratsen

Amezti.eus 2025eko maiatzaren 27a

Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketen fasea abian da honezkero. Aurreko asteburuan izan zen lehen saioa, eta ostiral honetan, bigarrena izanen da Jauntsaratsen, Apeztegiberriko ganbaran. Arratsaldeko 18:30etik aurrera izanen da aurrekanporaketa fase hori. Endika Legarra imoztarra bertan izanen da, eta xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan.

Hauek izanen dira Jauntsarasko aurrekanporaketan kantatuko duten bertsolariak: 

Amaia Elizagoien Varela
Bittori Elizalde Soto
Endika Legarra Nuin
Fernando Ziganda Urdanpileta
Kattin Madariaga Apaolaza
Mintxo Astiz Goñi

Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ander Arriola ariko da. Aurrekanporaketetako sailkapenen ondotik, urriaren 4an hasiko da txapelketa, eta azaroaren 29an bukatuko da.