kolaborazioa

Anfibioak, 'Eztena eta badena' atalean

Amezti.eus 2025eko maiatzaren 20a

Euskal Herriko animalia desberdinen inguruko kolaborazioak ari zaizkigu egiten Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakasta aurtengo ikasturtean, Eztena eta badena atalean. Gaurkoan, anfibioak izan dira protagonistak: zapoak, igelak, arrabioak, uhandreak... beti bezala, kuriositatez eta xelebrekeriz betetako saioa izan da gaurkoa ere!