2025/05/24 9:00

Orientazio proba

Nafarroako X. Rogaine

Nafarroako X. Rogaine
Jauntsarats, Basaburua

Rogaine orientazio kirol proba bat da, taldean jokatzen dena. Nafarroako azkena 2021ean egin zen, Aralarren. Aurten indartsu itzuliko da, X. edizio batean eta 2018an egin bezala, Basaburua aukeratu dute kokalekua. Maiatzaren 24an eginen da eta hiru, sei eta hamabi orduko ibilbideak izanen ditu. Hilabete honetan zabalduko dute izena emateko epea eta informazio guztia webgunean aurkituko duzue.