Francismo Javier Iturbide medikua izan zen gurean, eta Nemesio Delgado, Igoako maisua.
Bestetik, gure eskualdetik kanpo, beste memoria ekimen bat izanen dugu egunotan, faxismoaren errepresaliatuen alde: La Fuga mendi martxa. 1938ko maiatzaren 22an Europako ihesaldirik handiena gertatu zen Ezkabako presondegitik. Ia 800 presok, gehienak politikoak eta estatu kolpe faxistan atxilotutakoak, ihes egin zuten Iparraldeko muga zeharkatzeko asmoz. 206 erail egin zituzten eta beste gehienak presondegira itzuli. Muga zeharkatzea lortu zutenak hiru izan ziren. GR-225 bideak haiek jarraitutakoa osatzen du eta maiatzaren 17an, guztien omenez, hura eginen duen mendi martxa izanen da. Izen ematea zabalik da: https://www.lafugamendilasterketa.com/