Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko presidentea da Laura Igantzi, eta aurreko asteburuan Berueten egindako ospakizunaz aritu gara berarekin gaurko irratsaioan. 300 lagunetik gora elkartu ziren festan. Elkartetik egiten duten lana eta esku artean dituzten egitasmoak ere aurkeztu dizkigu lesakarrak.