kolaborazioa

Eztena eta badena: Belea

Amezti.eus 2024ko urr. 3a, 10:59

Badena eta eztena kolaborazioari buelta bat eman eta Eztena eta badena bihurtu dute aurtengoan Eneko Iurramendi 'Tintok' eta Mikel Lakastak. Historiari eta kondairei lotutako kontuak ekarriko dizkigute aurtengoan ere, baina lehendabiziko honetan, protagonista xelebre xamarra ekarri dute: belea. Fama nahiko txarra du orokorrean hegazti beltz honek, bada, fama txar hori kentzera etorri da bikotea.