Abuztuaren 2an, Berueteko herriak, Jose Juan Barberena Etxarri aizkolari handia izandakoari omenaldia egin zion. Herriak, egun horretan, oroigarri bezala, plaka bat eskaini zion, eta bertan grabaturik honako aipu hau du: Berueteko kontzejuaren partez, herriko aizkolaririk hoberenarentzako.
Eta eskaintza borobiltzeko, Julio Soto bertsolariak bi bertso bota zizkion. Hemen duzue
bigarrena, Jose Juanen profesionaltasuna ezin hobeki azaltzen duena:
Lagunarteko desafioak
Izan ziren bat edo bi,
Gero serio ekin zenion
Gauzak zail jarriz askori.
Hiru txapelak jantzi zenitun
Pentsatu ze kategori!
Beti zurea eman duzu deus
Kendu gabean inori,
Eta aitortu nahi dizuguna
Da ahalegin zintzo hori (bis)
Herriak egun horretan, eta lehen aldiz, aspaldian eraiki zuen pilotaleku ederrera, pilota
profesionala ekarri zuen. Honako hauek izan ziren partidak:
Egiguren V-Gaskue, De la Fuente-Aldaben kontra
Eta
Ezkurdia-Albisu, -Zabala-Imazen kontra.
Bi partiden artean egin zitzaion omenaldia Barberenari.
Gure aldetik zorionak Jose Juan, eta urte azkoz!!!!