Uztailaren 11tik 14ra izanen da lehendabiziko ikastaroa Canfranc-en, eta, bigarrena, uztailaren 18tik 21era, Tenako bailaran, Panticosan. "Bertako sendabelarrak ezagutuko ditugu (100 baino gehiago), haien propietateak eta medikuntza tradizionalean eta fitoterapian duten erabilera ere ikasiz", dio antolatzaileak.
140 euroko prezioa izanen du ikastaro bakoitzak, eta bietan parte hartzea, berriz, 240 euro izanen da. Plaza mugatuak direnez, gidariarekin harremanetan jarri beharra dago izena emateko, 628 136 330 telefono zenbakira deituz.
Ikastaroetako parte hartzaileek beren kontura bilatu beharko dute lotarako tokia, baina antolatzaileak nabarmendu duenez, zonaldean aukera zabala dago, izan hoteletan, edo izan camping eta apartamenduetan.