2024/06/29 14:30

Arrarasko pestak ekainaren 29an

Arrarasko pestak ekainaren 29an
Basaburua, Basaburua

Arrarasko pestak ekainaren 29an izanen dira. Arrarasko Martin Mariezkurrenak egindako egurrezko tailuen erakusketa eta puzgarriak egun osoan zehar izanen dira. Bestalde egun osoko egitarau zabala antolatu da. 14:30etan bazkari autogestionatuta izanen da. Ondoren, 16.00etan, mus txapelketa tximista. Arratsaldeko 18:00etan, Iruñeko gaiteroek emanaldia eskainiko dute. 18:30etan, Iñaki Perurenaren eskutik herri kirol erakustaldia izanen da. Eta, gero, 20:00tan plazan dantza izanen da. 21:00tan brasan egindako triple 'z' afaria eskainiko da. Eta 00:00tan pestei amaiera emango zaie "gorputzak eutsi arte".