Uztailaren 6an hasiko da Gartzarongo pilota txapelketa

Amezti.eus 2024ko ekainaren 12a

Uztailaren 6an hasi eta azaroaren 2an bukatuko da Toki Alai Elkarteak urtero antolatzen duen Gartzarongo pilota txapelketa.

Gartzarongo XXXIX. pilota txapelketa, aurten, 235 bikotek eman dute izena eta 6 maila ezberdinetan lehiatuko dira. Edizio honetan, aurrekoan baino 15 bikote gehiagok parte hartuko dute. Beraz, datuek argi uzten dute txapelketa geroz eta arrakastatsuagoa dela.

6 maila ezberdinetako parte-hartzaile kopurua: helduak 52, gazteak 36, neskak 5, haurrak 54, gaztetxoak 51 eta umeak 37.