elkarrizketa

Basaburuko BTT martxa ospatuko da larunbatean

Amezti.eus 2024ko mai. 14a, 11:13

Basaburuko XIV. BTT martxa ospatuko da larunbat honetan, maiatzaren 18an. Manu Alvarez antolatzailearekin hitz egin dugu ekimenaren nondik norakoak jasotzeko. Goizeko 9:30etatik aurrera izanen da kirol proba, Jauntsarastik abiatuta.  Dena den, izen ematea itxita dago honezkero.

Urteak daramatza MTB Basaburua taldeak eskualdetik barrena egiten den bizikleta martxa antolatzen. Iaz bezala, aurten ere 300 pertsonako muga jarri dute antolatzaileek, gehiegizko pilaketak sor ditzakeen arazoak ekiditeko. Bi ibilbide egonen dira aukeran: luzea, 41km eta 1.250 metroko desnibelekoa, eta motza, 26km eta 650 metroko desnibelekoa. 

Alvarezek nabarmendu duenez, ekimena aurrera eramateko ezinbestekoa da eskualdeko boluntario guztien laguntza, eta horiei eskerrak emateko ere aprobetxatu du elkarrizketa.