Goizean, Jauntsarasko Apeztegiberri ostatuan elkartuko dira irratietako kide guztiak, 11:00etan. Kafearen ondoren, bi talde desberdin banatuko dira: batean, Dialeko azkenak dokumentalaren aurrestreinaldia eta solasaldia izanen da. Esan Erran irratiaren 25 urteak biltzen dituen dokumentala da. Beste taldean, irratiaren automatizazioaren inguruko tailerra izanen dute.
Eguerdi partean, Aizarotza mugituko dira sarekide guztiak. Han, poteoa eginen dute, eta, ondoren, herri bazkaria, Ostatuan. Bazkalondoan, karaokea izanen da ostatuan bertan. Esan Erran irratitik, irratilagun, entzule eta kide guztiak gonbidatu dituzte topaketan parte hartzera. Bazkarian izena emateko, 619 643 126 telefonora deitu edo idatzi behar da, apirilaren 10a baino lehen.