Hardcore eta Punk musikako binilo zahar mordoa ditu etxeko ganbaran pilatuta Lozabiango Txominek, eta horiei irtenbide bat emateko asmoz abiatuko du Broma gutxi irratsaioa. Tipul Meniere izanen da irratsaioko gidariaren izen artistikoa, eta zuzenean biniloak jarriko ditu bertan. Musikaz gain, hausnarketarako tartea ere hartuko du gidariak. Apirilaren 11tik aurrera, ostegunetan, arratsaldeko 19:00etan, broma gutxi!