Luzia Goñiren omenaldiaren ahotsak

Amezti.eus 2023ko abe. 12a, 11:00

Luzia Goñi bertsolari eta sukaldari handiari omenaldia egin zioten pasa zen igandean, Aizarotzen, bere jaioterrian. Hango Kultur Etxeari bere izena jarri diote, eta omenaldian hainbat bertso saio ere izan ziren. Han bizitakoaren laburpentxo bat egin dugu gaurko irratsaiorako.

Basandereok taldeak antolatu zuen omenaldi eguna, Luzia Goñiren familiarekin eta Aizarozko herriarekin elkarlanean. Bere bertso musikatuak izan ziren goizean Joana Ziganda eta Ekain Alegreren eskutik. Bazkari jendetsua izan zen gero, eta, arratsaldean, Luziaren bideo baten proiekzioaren ondoren, bertso saio ederra eman zuten Alazne Untxalok, Maialen Lujanbiok eta Saioa Alkaizak.

Aizarozko gazteek, gainera, mural bat ere egin diote Luzia Goñiri kultur etxearen atarian.

Erlazionatuak